“ONDARROAKO BONOA” 2020 KANPAINA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK
|
|
|
|
1.-HELBURUA. “Ondarroako bonoa” herriko kontsumoa suspertzeko proiektua da. Proiektu hau Ondarroako Udalaren ekimena da, Zatozte Ondarroako merkatari eta Ostalarien Elkartearekin lankidetzan. |
|
|
|
2.- BONOAREN EZAUGARRIAK. Bonoaren erosketa prezioa 20,00 eurokoa izango da eta bere gastu ahalmena 30,00 eurokoa. Udalak guztira 2.000 bono jaulkiko ditu. Halaber, produktuko bi bono metatu daitezke eta faktura sinplifikatuaren zenbatekoa 30,00 euro edo gehiagokoa izan behar da. Bonoak ezin dira esku diruarekin trukatu eta bonoaren balioari dagokion dirurik ez da bueltatuko. |
|
|
|
3.-BONOA ESKURATZEA. Bonoak Ondarroako KUTXABANKeko TVR-an (kutxazaina) eskuratu ahal izango dira, baita interneteko www.udalbarriak.eus eta www.kutxabank.eus webguneetan ere. Kreditu txartel bakoitzeko bono bi eskuratu daitezke. (Kutxabankeko bezeroek ez dute gainkosturik izango, gainontzekoek 0,60€ bono bakoitzeko). Bonoak eskuratzeko epea 2020 05 28tik 2020 06 30 artekoa da (biak barne) edota bonoak amaitu arte. Salbuespen gisa, erakunde antolatzaileak epe hori luza lezake. Bonoek honako izaera izan behar dute: § HOME TICKET: PDF an edo paperean § Ondarroako KUTXABANKeko TVR (kutxazaina): Paperean § Passbook QR kodea |
|
|
|
4.- BONOAK ERABILTZEKO EPEA. Bonoak 2020 05 28tik 2020 06 30era (biak barne) bitartean erabili ahalko dira, proiektu honi atxikitako dendetan (erakusleihoan kanpainako kartela izango dute). Hala ere, beharrizanen arabera, erakunde antolatzaileak epe hori luzatu ahal izango du. |
|
|
|
5.- SALTOKIEK PARTE HARTZEKO BALDINTZAK. Saltokia Ondarroan daukan pertsona fisiko edo juridikoa izatea eta bere jarduera nagusia JEZaren ondorengo epigraferen baten baitan sartzea:
|
|
64: Elikagaien, edarien eta tabakoaren txikizkako merkataritza, saltoki iraunkorrean. |
|
65: Produktu industrialen txikizkako merkataritza, saltoki iraunkorrean. |
|
66: Merkataritza mistoa edo integratua. |
|
474: Testuak edo irudiak erreproduzitzeko prozedurak, hala nola multikopistak, prozedura fotografiko eta elektroestatikoen bidezko fotokopiak, planoak erreproduzitzeko sistemak, etab |
|
833: Estomatologoa |
|
834: Odontologoa |
|
836: Laguntzaile Tekniko Sanitarioak eta Fisoterapeutak |
|
837: Protesikoak eta hortz-higienistak |
|
838: Optiko-optometristak eta podologoak |
|
971: Arropa garbitegi, tindategia eta antzeko zerbitzuak. |
|
972.1: Emakume eta gizonezkoen ile-apaindegiak. |
|
972.2: Edertze eta estetika zentroak. |
|
973.1: Argazkilaritza zerbitzuak. |
|
|
|
6.- KANPAINARA ATXIKITZEA. Kanpaina honetara atxikitzeko epea 2020 05 21tik, kanpaina bukaera arte. Kanpainan partehartu nahi dutenek ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute: § Kanpainara atxikitzeko eskaera § EJZren alta ziurtagiria Dokumentazioa Zatozte Elkartearen bulegoan (Kantoipe z/g) entregatu beharko da (9:30-14:00). |
|
|
|
7.- ESTABLEZIMNEDUEK BONOAK ETA AGIRIAK ENTREGATZEA. Kanpainara atxikitako enpresek bono originalak (eta bonoa erabiliz egindako erosketari dagokion faktura sinplifikatua) eta oinarri hauetako I. Eraskina behar den moduan beteta entregatu beharko dituzte. Agiriak entregatuko dira Zatozte Elkartearen bulegoan (Kantoipe z/g) (9:30-14:00). Horretarako, epea 2020 07 01etik 15era (biak barne) izango da.
|
|
|
|
|
|
8.- SALTOKIEI BONOAK ORDAINTZEA. Bonuak entregatu ondoren, Ondarroako Udalak bonu horiek berrikusi eta balidatu egingoko ditu. Akatsak antzemanez gero, establezimenduko arduradunari 10 egun balioduneko epean hauek zuzentzeko eskatuko zaio. Eskabideak aurkezteko edo zuzentzeko epea amaitu eta gehienez ere 30 eguneko epean ordainduko dira, eskabidean zehaztutako kontu korrontearen zenbakian. |
|
|
|
9.- ATXIKITAKO SALTOKIEN BETEBEHARRAK. Kanpainara atxikitako saltokiek ondorengo betebeharrak bete beharko dituzte: · Faktura sinplifikatu bakoitzagatik (zenbatekoa 30 euro edo gehiagokoa izan beharko dena) bi bono bakarrik jasotzea. · Oinarri hauetan zehaztutako epeak betetzea. · Erakusleihoan (edo ikusteko moduko tokian) kanpainako ikurrak jartzea. · Kontsumitzaileei kanpainaren ezaugarrien berri ematea. · Ondarroako Udalari honek eskatutako informazio eta agiri guztiak ematea, kanpainako baldintzak behar bezala bete direla egiaztatzeko.
|
|
10. EROSKETETAN BONOAK ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK.
§ Ez da bonoaren benetakotasuna bermatuko, 3.atalean adierazitako salmenta-kanaletako baten bidez eskuratu ez badira. § Bonoa erosteko prozesua amaitu ondoren, ezingo da bonoaren erosketa baliogabetu. § Behin bonoa erosi ondoren, ez da haren zenbatekoa itzuliko, kanpaina bertan behera geratzen den kasuan izan ezik. Kanpaina bertan behera geratuz gero, erosleak 10 egun balioduneko epean eskatu ahal izango du bonoaren balioa itzultzeko, kanpaina bertan behera geratzeko erabakia jendaurrean jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta bonoaren erosketa-egiaztagiria eta erabili gabeko bono bera aurkeztu beharko ditu. § Bonoa, erosketa epearen barruan, ezin erabili izatea edo erosketa egitean akatsen bat gertatzea, ez da arrazoi nahikoa izango bonoen zenbatekoa itzultzeko.
|
|
11.- EZ BETETZEAK. Oinarri hauetan zehaztutako epeak eta baldintzak betetzen ez badira, sortutako edozein ordainketa eskubide galduko da. |
|
|
|
12.- IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESA. Kanpaina honetan lortutako datuak Ondarroako Udalaren titulartasuneko fitxategietan gordeko dira, kanpaina honetako baldintzak aplikatzeko soilik. Atxikitako establezimenduek datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, helbide elektroniko honetara mezu bat bidalita: orokorra@ondarroa.eus, 3/2018 Lege Organikoaren arabera. |
|
|
|
Ondarroan, 2020ko maiatzaren 21ean
IDAZKARIA JOSE URRAZA ALDAYTURRIAGA |
|