Datu
Pertsonalak Babesteko Politika
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko
2016/679 Erregelamenduak xedatutakoarekin bat, Kutxabankek
jakinarazten dizu Pribatutasun Politika hau onartuz, berariaz baimentzen
duzula, askatasun osoz eta inolako zalantzarik gabe, Kutxabanken
ardurapeko informazio-sistemen bidez tratatzea Kutxabanki
ematen dizkiozun datuak, betiere indarreko araudian
aurreikusita dauden neurriak (segurtasunekoak, teknikoak eta antolaketakoak)
ezarrita.
Tratamenduaren arduraduna izendatzea
Kutxabank SA (IFK: A95653077 eta egoitza soziala: Kale
Nagusia 30-32, 48009, Bilbo) da webgune honen tratamenduaren arduraduna.
Hauxe da berarekin harremanetan ipintzeko helbidea:
info@kutxabank.es; eta datuak babesteko ordezkari korporatiboaren helbidea,
berriz: dpo@grupokutxabank.com.
Tratamenduaren jatorria, tratatutako
datuen kategoriak, eta lagapenak aurreikustea
Webgune honetan bildutako datuak zuzenean
Erabiltzailearengandik, haren legezko ordezkariarengandik edota
ahalordedunarengandik eskuratzen dira.
Ildo beretik, ez da Erabiltzailearen daturik jakinaraziko
oso baldintza zehatzetan ez bada: legez gaituta egotea edo Erabiltzaileak
Taldeko sozietateei edo Europar Batasuneko nahiz kanpoko agintaritzei edo
organismo ofizialei baimena ematea, iruzurraren, kapital-zuriketaren eta
antzeko arau-hauste monetarioen aurkako borrokaren esparruan; edota
ondare-kaudimenaren eta kredituaren alorrean arriskuen kudeaketak eta
informazioak hala eskatuta. Informazio hori helaraziko zaie, halaber,
epaitegiei, auzitegiei eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoei, horretarako
errekerimendua egiten dutenean, bai eta izapide jakin batzuetan nahitaezko
laguntzaile gisa jarduten duten erakundeei ere.
Beste alde batetik, Kutxabankek
jakinarazten du ez diela daturik transferitzen Europako Esparru Ekonomikotik
kanpo dauden edo beraien zerbitzariak esparru horretatik kanpo dituzten
enpresei.
Nolanahi ere, aparte-aparteko kasuren batean nazioarteko
transferentzia hori eginez gero, Kutxabankek behar
diren neurriak hartuko ditu berme egokiak eskaintzen dituen herrialdea edo
erakundea izan dadin hartzailea, edota bermeok arauz ezarritako
legitimazio-printzipioetan oinarrituta egon daitezen.
Datuak tratatzearen asmoa eta
legitimazioa
Erabiltzaileari jakinarazten diogu erabiltzen dituen
kanalen eta zerbitzuen arabera, beraren datuak honako helburu hauetarako
tratatu ahal izango direla:
1.
Webgune honen bidez erabiltzaileen datuak tratatzeari
buruz.
Interesdunen batek kontratazio-eskaerarik egiten badu, Kutxabankek honako hauek egingo ditu, besteak beste,
kontratazio hori bideragarria den ikusteko: harrera kudeatzea, kapitalaren reportinga eta kalkulua egitea eta produktua kontratatzeko
bideragarritasuna egiaztatzea.
Halakoetan ezinbestekoa da datuak tratatzea, alde batetik
kontratu-aurreko neurriak ezartzeko eta, hala bada, interesdunak eskaturiko
kontratazioa formalizatzeko.
Asmo horrexen baitan, Kutxabankek
kreditu- eta kontratazio-alorreko arriskuak baloratuko ditu eta, hala,
interesdunaren kreditu-ahalmenaren profilak egin ahal izango ditu, eskaturiko
kontratua gauzagarria ote den aztertzeko.
Hala badagokio, eta betiere interesdunaren eskariari
lotutako kaudimena eta eragiketa-arriskuak aztertzeko legezko betebeharraren
barruan, Kutxabankek interesdunaren ondare- eta
kreditu-kaudimenari buruzko informazioa ematen duten erakundeetatik (besteak
beste, Espainiako Bankuko Arriskuen Informazio Zentraletik) lortutako datuak
tratatu ahalko ditu.
Era berean, Erabiltzaileak Kutxabankekin
egiten duen kontratu-harremana dela eta, Erabiltzaileak eskatzen dituen
zerbitzuak kudeatzeko, administratzeko, emateko, zabaltzeko eta hobetzeko
legitimotasuna du Kutxabankek. Ildo beretik, zerbitzu
horiek Erabiltzailearen lehentasunetara eta gustuetara egokitzeko,
erabiltzaileak erabiltzen dituen zerbitzuak aztertzeko eta horri lotutako
zerbitzu berriak diseinatzeko aukera ere izango du Kutxabankek.
2.
Betebeharrak betetzeari buruz.
Kutxabankek jakinarazten du kontabilitate-, zerga- eta
administrazio-alorreko arau-eskakizunak betetzeko helburuaren baitan, gerta
daitekeela alor horretako eskumena duten organismoei datuak eman behar izatea,
ondare- eta kreditu-kaudimenari buruzko informazio-fitxategiak kontsultatu
behar izatea, eta kapital-zuriketa prebenitzeko eta iruzurrezko jokabideak
saihesteko eskakizunak betetzeko informazioa eskuratu behar izatea.
3.
Webgunearen bidez egiten diren informazio-kontsultak eta
erreklamazioak kudeatzeari buruz.
Kutxabankek interesdunen —berdin dio erakundeko bezeroak izan ala
ez— datuak tratatzeko ahalmena izango du, egindako eskabideek erantzun egokia
jasoko dutela bermatzeko.
4.
Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari buruz.
Kutxabankek sustapenei lotutako jakinarazpenak bidaliko ditu, batzuk
orokorrak eta beste batzuk ezaugarri pertsonalei lotutakoak, orotariko bideak
erabiliz: posta, mailinga, faxa, SMSa,
posta elektronikoa eta beste edozein bide. Ildo beretik, Bankuaren, Kutxabank
Taldeko enpresen eta hirugarren laguntzaileen produktu eta zerbitzuak
kontratatzeko eskaintzak ere igorriko ditu, interesgarriak izan
daitezkeelakoan: banku- eta finantza-alorrekoak, aseguruen alorrekoak,
higiezinen alorrekoak edota zerbitzu-alorrekoak.
Kutxabanken jarduera sustatzeko interes legitimoak babesten du
igorpen hori, eta beharrezkoa denean interesdunen baimena eskuratuko du
aurretik. Dena dela, uneoro bere adostasuna baliogabetzeko aukera izango du
interesdunak eta, ildo beretik, edozein unetan ukatu ahal izango du bere datuak
tratatzea.
Politika honen ondorioetarako, honako sozietate hauek
hartzen ditu, besteak beste, Kutxabank Taldeak: Kutxabank SA, Cajasur Banco SAU, Kutxabank Gestión SGIIC SAU, Kutxabank Vida y Pensiones SAU, Kutxabank Aseguradora SAU, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación
Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa, Fundación Bancaria Kutxa-Kutxa
Banku Fundazioa eta Caja Vital Kutxa Fundación Bancaria.
Edonola ere, Kutxabanken
edozein bulegotan jaso dezakezu Kutxabank Taldeari buruzko informazio zehatza
eta eguneratua.
5.
Sustapenak eta zozketak antolatzeari buruz.
Erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen
sustapenak eta zozketak antolatzen ditu Kutxabankek
noiz edo noiz. Halakoetan, datuak babesteko araudian agindutakoa beteko dela
bermatzeko prozedurak ezarriko ditu.
6.
Bezeroen, bezero potentzialen eta beste interesdun
batzuen deiak grabatzeari buruz.
Arauz bete beharreko eskakizunak direla eta,
Erabiltzaileekin dituen deiak edo komunikazio elektronikoak grabatu ahal izango
ditu Kutxabankek. Ildo beretik, zerbitzuetarako
sarreren erregistreduki ahal izango ditu, bere
interes legitimoan oinarrituta, kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko edo
legezko betebeharrak betetzeko. Era berean, eta beharrezkoa izanez gero,
prozedura judizialetan, administratiboetan, arbitrajeetan edo bestelako
prozeduretan frogatzat erabili ahal izango ditu Kutxabankek
grabazio horiek. Dei edo komunikazio jakinen bat grabatuz gero, horren berri
emango du Kutxabankek.
7.
Fisikoki nahiz telematikoki jasotzen diren hautagaien
datuak tratatzeari buruz.
Kutxabankek gaur egun dituen edo etorkizunean izan litzakeen
hautatze-prozesuetarako interesdunak emandako datuak barneko
informazio-sistemetan tratatu eta bertan gordeko dira, baldin eta hautagaien
profil profesionala aintzat hartuta, hautatze-prozesuetan indarrezkoak izaten
jarraitzen badute, eta interesdunak kontrakoa adierazten ez badu. Tratamendu
hori egiteko, baina, hautagaien baimena edo ekintza positiboa (aurrez aurrekoa
nahiz telematikoa) bilduko da lehenago. Hala, tratamenduarekin jarraitzeko
berariazko baimena adierazteko eskatu ahalko zaio interesdunari beraren profil
pertsonala hautagaien barneko datu-basean txertatu baino lehenago. Ez da
daturik lagako interesdunak berariaz baimentzen ez badu.
8.
Hirugarrenen datuak tratatzeari buruz.
Erabiltzaileak emandako hirugarrenen datuak tratatu
ditzake Kutxabankek.
Horren harira, Erabiltzaileak bermatu egiten du
hirugarren horiei jakinarazi egin diela Kutxabankek
beraien datuak tratatuko dituela, eta horretarako baimena eskuratu duela. Erabiltzaileak
bermatu egiten du, gainera, hirugarren horiei jakinarazi diela zer eskubide
dituzten datuen babesaren alorrean eta Kutxabanken
egoitza sozialera jo dezaketela eskubide horiek erabiltzeko, NANaren fotokopia
erantsita.
Guraso-ahala duten pertsonek edo pertsona ezgaituen
legezko ordezkariek ekarriz gero datuak, beraiek baimentzen dute Kutxabankek datuak biltzea, erabiltzea eta tratatzea,
webguneko Pribatutasun Politika honetan deskribatutako asmoetarako.
Webguneko erabiltzaileen segurtasuna
eta eskubideak
Emandako zerbitzu telematikoen segurtasunaren harira, Kutxabankek jakinarazten dizu badituela
tresna informatikoak, Erabiltzailea bera identifikatu ez arren, haren
nabigazioaren datuak, datu teknikoak edo orrialdeen eta edukien erabilerari
buruzkoak bil ditzaketenak. Erabileraren eta funtzionamenduaren estatistikak
lortzea, gorabeherak konpontzea eta produktu eta zerbitzu berriak proposatu edo
garatzea da tresna horien helburua. Dena dela, Erabiltzaileak bere
nabigatzailea konfiguratzeko aukera du, informazio horren bilketa galaraz
dezan.
Kutxabankek konpromiso sendoa du datu pertsonalen babesarekin eta
Erabiltzailearen informazioaren konfidentzialtasunarekin.
Kutxabankek bermatu egiten du tratamenduaren ondorioz sor litekeen
arriskuaren aurrean segurtasun-maila egokia bermatzeko neurriak
(segurtasunekoak, teknikoak eta antolaketakoak) betetzen dituela, baina betiere
kontuan hartuta teknologiaren egoera, aplikazioaren kostuak, bildutako datuen
izaera, tratamenduaren irismena, egon daitezkeen arriskuak eta pertsona
fisikoen eskubide eta askatasunen gainean izan lezaketen inpaktua. Datu
pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzea da asmoa, giza ekintzaren edo
ingurumen fisikoaren edo naturalaren ondorioz datu horiek aldatu edo galdu ez
daitezen eta inork baimenik gabe tratatu edo ikus ez ditzan. Indarrean dagoen
araudiak agindutakoa betetzen du horrela.
Dena dela, Erabiltzaileari jakinarazten zaio eta berak
onetsi egiten du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla hautsezinak.
Datu pertsonalen tratamenduari lotuta egon ohi diren
eztabaida eta gatazkak kontuan hartuta, Erabiltzaileak edozein unetan jo ahal
izango du Kutxabankeko datuak babesteko ordezkariarengana, dpo@grupokutxabank.com helbidean.
Gainera, kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazioa jarri ahalko du
eta datu pertsonalak babestearen inguruko eskubideak erabili ahalko ditu;
alegia, datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko
eskubideak, tratamendua mugatzeko eskubidea, eramangarritasun-eskubidea eta
bere datu pertsonalen inguruko erabaki indibidual automatizaturik ez izateko
eskubidea. Eskubide horiek guztiak erabiltzeko, jakinarazpen bat idatzi beharko
du lehenago aipatu dugun Kutxabanken egoitza
sozialera, NANaren fotokopia batekin.
Tratamenduaren testuinguruaren harira, Erabiltzailearekin
lotutako harremanean beharrezkoa den guztietan bildu, tratatu eta gordeko ditu
datuak Kutxabankek. Era berean, ezarri beharreko
araudia betetzeko, legearen aurkako ekintzak prebenitzeko, auziak konpontzeko
eta orotariko eztabaidak argitzeko ere gordeko ditu datuak. Datuen tratamendua
beharrezkoa ez den unean, Kutxabankek ezeztatu edo
blokeatu egingo ditu, datuak gordetzeko eta ezeztatzeko politika
korporatiboekin eta legezko preskripzio-epeekin bat.
Pribatutasun Politikan edozein aldaketa eginez gero,
webgune honetan emango da horren berri, baina ez da pribatutasun-eskubideak
murriztuko dituen atzeraeragineko aldaketarik egingo, legez aginduta ez bada.
Halakoetan, Erabiltzailearengana joko du Kutxabankek, egin beharreko tratamendurako baimena
jasotzeko.