BALDINTZA OROKORRAK
- Antolamenduak
ez du sarreraren egiazkotasuna bermatzen, ez bada salmenta-puntu
ofizialetan eskuratu.
- Sarrera
erosita, ez da ez aldaketarik ezta zenbatekoaren itzulketarik onartutako
ere, nahiz eta zenbait Antolamenduk beren leihatiletan kudeatutako
itzulketak onar ditzaketen, penalizazio ekonomiko batekin.
- Sarrera
galdu, hondatu edo suntsituz gero, edota norbaitek lapurtuz gero, ez da
beste sarrerarik emango.
- Sarrerak
deskontu edo tarifa berezi batekin eskuratuz gero, barrutian sartzean
abantaila horiek izateko eskubidea frogatzen duen dokumentua erakutsi
beharko da. Dagokion egiaztagiria aurkeztu ezean, sarrera horiek ez dute
baliorik izango.
- Sarrerak
saltzeko zerbitzua ematen duen Kutxabank ez du bere gain ardurarik hartuko
beste salmenta-kanal edo -bitartekoekiko egon daitezkeen prezio-aldeak
badaude.
- Legearen
arabera, publikoari miaketak egin ahal izango zaizkio barrutian sartzean.
Debekatuta dago botilekin, latekin eta Antolamenduak arriskutsutzat jo
dezakeen beste edozein objekturekin sartzea. Antolakuntzak beretzat
gordetzen du sarrera ukatzeko eskubidea.
- Sartu
ahal izatea baldintza onetan dagoen sarrera osorik edukitzearen arabera
egongo da. Sarreraren jabeak bere eskubideak galduko ditu barrutitik
irtetean. Antolamenduaren baitan egongo da barrutian sartzeko baimena
ematea ekitaldia hasi denean.
- Antolamenduak
beretzat gordetzen ditu ikuskizunaren irudi eta jabetza intelektualeko
eskubide guztiak. Erabat debekatuta gelditzen da Antolamenduaren
berariazko baimenik gabe ekitaldia fotografiatzea, filmatzea edo
grabatzea.
- Antolamenduak
beretzat gordetzen du ekitaldiaren programa aldatzeko eskubidea. Ekitaldia
bertan behera utziz gero, Antolamenduak sarreraren zenbatekoa itzultzeko
konpromisoa hartzen du.
- Ikuskizunaren
garapenari, aldaketari edo bertan behera uzteari buruzko erreklamazioak
Antolamenduari egingo zaizkio, sarrera aurkeztuta.
- Sarrerak
saltzeko zerbitzua ematen duen Kutxabank ez ditu inola ere Antolamenduari
dagozkion betebeharrak eta erantzukizunak bere gain hartuko.
- Txartelak
inprimatzeko era desberdinak ezagutzeko, kontsultatu TXARTELAK JASO atala.
- Antolamenduak
beretzat gordetzen du barrutian sartzeko baimena emateko orduan
erabiltzaileari NANa eskatzeko eskubidea.